Ekitaldi irekia ostegun honetan, otsailaren 27an izango da arratsaldeko 18:00etan Kulturateko Jokin Zaitegin. Liburu honetan, musika-jaialdiek Euskal Herrian izandako egitekoa luze eta zabal aztertu du soziologo zumarragarrak.
Artxiboko argazkia: Otamotz.
Lan honek 2024ko Euskadi Sarietako Euskarazko Saiakera kategoria irabazi zuen, eta musika-jaialdiak aztertzen ditu.
Hain zuzen, jaialdi hauek Euskal Herrian izandako egitekoa arakatu du “mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz”:
“Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu”.
Susak argitaratutako lanak “gerraosteko kontsumo gizartearen garapena, transgresioaren lilura, gaztetasunaren asmakizuna, folklorizazioa, gentrifikazioa, urbanoa irentsi nahi duen urbanismoa, eta beste arakatzen ditu. Walden, Martxa eta Borroka, Guggenheim. Be basque eta normaltasun simulakroak”.
Jonek ere esperientzia eduki dauka kazetaritzan, hezkuntzan zein kultura-jardueren antolakuntzan. Bere liburuak ohartarazten du “marka bat eraiki nahi dela, eta ez herri bat” baina azpimarratzen du ere “gogo kolektibo garaikidea taupaka non den, non ari den tradizioa berritzen, non komunitatea bere burua berrimajinatzen. Oro ez baita erre usaina oraino”.




