Jon Perezek makina autonomoen inguruko hitzaldia eskaini du Kulturaten Goienagusi ekimenaren baitan: “Garapen teknologikoak gero eta azkarrago doaz eta gure gizartean gero eta eragin haundiagoa dute. Aldaketa konstante bakarra bihurtzen da. Dagoeneko iraultza teknologikoak ez dira hainbat belaunalditan zehar gertatzen, baizik eta gure bizitzan hainbat iraultza teknologiko bizitzeko prestatu behar gara”. Hitzaldi honetan makina autonomoak zer diren eta gizarteari dakarzkioten hainbat erronka azaldu du Jon Perezek.
Hitzaldia didaktikoa iz da, makina autonomoak ikustarazteko eta ulertzeko, baina batez ere bere garapena eta “gure bizitzetan edukiko duen eragina kontzienteki bizi ahal izateko”. Makina autonomoak euren kabuz ikasteko eta lanak heuren kabuz egiteko kapaz diren makinak, gizakien gainbegiratze beharrik gabe: “Gurekin eta gure artean elkarlanean egongo direnak. Adibidez: auto autonomoak eta gizakiekin batera elkarlana egingo duten robotak”.
Jon Perez Ikerlaneko ikertzaile nagusia da, sistema adimendun fidagarrien arloan. Bertan, elektronika, fidagarritasuna, adimen artifiziala eta zibersegurtasun teknologiak konbinatzen dira. Hamabost urte baino gehiagoko esperientzia zabala du segurtasun sistema kritikoen garapenean sektore industrial ezberdinentzako (trenak, automobilak, aerosorgailuak, makina industrialak, igogailuak eta txip-ak). Austriako TU Wien unibertsitatean informatikan doktorea, Glasgow-ko Unibertsitatean elektronikako masterra eta Mondragon Unibertsitatean ingenieritza industriala ikasi zuen.
