Euskaraldiaren bigarren edizioari amaiera emateko, zozketa bat jarri genuen martxan, ‘Euskaraldian martxan jarritakoa ez dadila gelditu!’ lelopean.
Testua eta argazkiak: Arrasateko Euskaraldia.
Urtarrilaren 15ean egin genuen zozketa, eta honakoak izan dira saridunak: Jon EgidonFuentes (ixotu hitza proposatuta) eta Ibai Guridi Agundez (larua hitza proposatuta). Sari gisa, kulturaz betetako sorta bana jaso dute.
Herritarren erantzunarekin oso pozik gaude, izan ere, 200 erantzun baino gehiago jaso ditugu. Horrek agerian utzi du Arrasaten erabiltzen den euskara oso bizirik dagoela. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta ez dadila euskararen indarra eten!