Udal Bibliotekak antolatuta, olerki eta musika uztartu egin zituzten, besteak beste, iragana, oraina eta geroa lehengai.
Errezitaldi honek Bibliotekaren Egunaren inguruko egitaraua osotu zuen atzo arratsaldean, Kulturateko areto nagusian.
Bi sortzaile gazteek euren azken disko eta liburuetako abesti eta poemak partekatu zituzten Kulturateko ikus-entzuleekin, besteak beste, sorkuntzari eta orainaldia harrapatzearen inguruko gogoetekin. Errezitaldiak publikoaren txalo beroak jaso zituen.
