26 bikotek parte hartu zuten ostiral gauean San Baleixoko txapelketan, Jai Batzordeak antolatuta. Aurtengoa XL. edizioa jokatu da.
Argazkiak: Jai Batzordea.
26 bikote nor baino nor aritu ziren Meatzerrekako elkarte gastronomikoan, eta giro handia izan zen, auzo-alkateak azaldu bezala.
2021eko eta 2022ko hutsunearen ostean, lehiaketa estimatua jokatu zen herenegun, eta partida guztiak jokatu ondoren, hauek izan ziren saria lortutako bikoteak:
Txapeldunak Andoni-Jon (sariak: txapela, gazta eta jasotakoaren %50):

Txapeldunordeak Beni-Lander (sariak: gazta eta jasotakoaren %25):

Hirugarren postua: Imanol-Crespo (saria jasotakoaren %15):

Laugarren postua: Murri-Solo (saria: jasotakoaren %10):

Zorionak guztiei!