Arrasatear gaztea urtarrilaren 1ean hil zen, Sheila Garciarekin zegoela. Jon Anderren omenaldian ohorezko aurreskua, hitz gogoangarriak, ibilgailuen karabana eta bazkaria izan ziren.
Bideoak eta argazkiak: Jon Ander Cortabarriaren lagunak
Urtarrilaren 1ean Jon Ander Cortabarria Saez eta Sheila Garcia Arnaiz arrasatearrak Institutuaren ondoan zendu ziren.
Aurreko larunbatean Jon Anderren lagunek omenaldia egin zuten Arruena parkean, Hiper Eroski ondoko berdegunean.

Lagunek hitz gogoangarriak izan zituzten, eta Markel Goikolea lagunak ohorezko aurreskua dantzatu zuen.
Bertan ere ibilgailuen topaketa bat egin zuten, eta ondoren taldean Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate egin zuten.
Gero Jon Anderren omenez poteo bat aurrera eraman zuten, tartean Beverly tabernan, “Jon Anderrek oso gustuko zuen tabernan. Ondoren, omenaldiko parte-hartzaileok elkarrekin bazkaldu genuen”. Joandako lagunaren aldeko ekimen hunkigarria eta gogoangarria.