Jon Agirre Agiriano preso ohi arrasatearra zendu da

0
2044

Jon Agirre Agiriano ‘Elurtxuri’ 1942ko Martxoaren 8an jaio zen Aramaion, baina diktadura militarreko urte ugari Arrasaten egin zituen.

Argazkia: MB artxiboan.

Guardia zibilek 1981eko maiatzaren 6an atxilotu hartu zuten Arrasaten. 10 egun inkomunikatuta izan zuten, eta ondoren tortura basatiak egin zizkiotela salatu zuen.

Estatu espainiarreko Audientzia Nazionalak hiru hilketa leporatu zizkion, eta 30 urteko kartzela zigorra ezarri zion.

Legedia aplikatuz 2006ko urriaren 28an zigor osoa betetzekoa zen, baina kondena 197/2006 doktrina erabilita luzatu zioten.

Gaixotasun larria eta sendaezina garatu zuen espetxean, baita beste osasun arazo batzuk ere: Artrosi orokortua eta hernia diskala, esaterako. 2005ean ebakuntza egin eta protesi bat jarri zioten.

Hortaz gain, Diabetes Mellitusa zuen, 1998an diagnostikatua. Horren ondorioz alde biko miopia, hiperkolesterolemia, hiperglizeridemia eta Miokardioko Bihotzeko Larriaren arriskua zituen. 2008ko ekainean ebakuntza egin zioten.

2010eko uztailaren 7an Basurtuko ospitaleko larrialdietako zerbitzuan ingresatu zuten, gastroenteritis baten ondorioz. Ospitaleko tratamendua amaituta, berriro Basaurin espetxeratu zuten uztailaren 16an.

Bere kaleratzearen aldeko mobilizazio ugari egin ziren Arrasaten, Aramaion eta Euskal Herrian zehar. Aramaioko Osoko Bilkurak hala erabakita, Udalak Espetxeetako Erakundeari libre utz zezala eskatu zion.

Arrasaten Jon Agirre Herri Ekimena sortu zen 2004an, eta hainbat jarduera antolatu eta aurrera eraman zituen. Espetxe hauetan sakabanatuta egon zen:

Carabanchel, Puerto I, Alcala-Meco, Herrera de la Mancha, Ocaña, Sevilla, Tenerife, Alcala Meco, Valdemoro, Tenerife II, Huelva, Hospital Infanta Elena, Malaga eta Logroño.

Euskal Herrian ere kartzelaldia bete egin zuen, Martutene, Langraitz eta Basaurin zehazki. Herri bizkaitarrean aske geratu zen 2011ko maiatzaren 3an.

Jon Agirre gaur Ziorlako etxebizitzan zendu da, 80 urte zituela. Bere familiak bihar, osteguna, San Felipe Beilatokian (Ignazio Zuloaga kalea, 2) hartuko zaituzte , goizeko 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 18:30era.

Ondoren, arratsaldeko 19:00etan, azken agur publikoa egingo zaio Aldai parkean, eta etzi goizean erraustuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen