Egunari ekiteko Sirena & Yoga izan da auzoko meditazio eta askapen gunean. Ondoren auzo-taberna berrireki dute eta patata tortillen txapelketa jokatu da. Eguerdi partean euskal dantza tradizionalen erakustaldia izan da, Txikitxu-Arrostaitz eta txistularien eskutik.

Euriaren ondorioz, atzo bertan behera utzi zen txirrindularitza igoera, baina ondoren, eguraldia lagun, ping-pong zein hiruko txapelketak jokatu ziren.

Gauean kantu afaria ospatu zen Garazi Barrena Urrutikoetxea eta Ines Osinaga Urizar musikariekin, izan ere, Amaiurrek tamalez ez zuen parte hartzerik izan.

Gaur goizean eta eguerdian egitarauak aurrera egin du, goian aipatu bezala, eta arratsaldean zein gauen hala jarraituko du. Hona hemen dantza emanaldiko hainbat irudi.











