Jolasak, euskal dantzak eta luntxa izan dira Garagartzako jaien bukaeran

0
1542

Gaur eguerdian Garagatzako San Migel jaiei agur esan diete, aurretik ekitaldiz betetako goizaz gozatuz. Txikienek haur-jolasekin gozatu dute, eta korrika egin dute buruhandien aurrean. Urtero bezala, tradizioarekin jarraituz 12:00etan meza nagusia izan dute. Ondoren, Garagartzara hurbildu direnek Txikitxu-Arrostaitzeko dantzariek eskaini dituzten Euskal Dantzaz gozatzeko aukera ere izan dute. Amaitzeko, luntx bat izan da bizilagun guztientzat jaiak borobiltzeko.

.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen