Bihar, eguaztena, Usaetxe plazan, 17:15etik aurrera, GEIKEk antolatuta, ‘Helduok heldu, haurren aurrean’ ariketa sozialaren harira. “Usaetxe plaza jolas gune erraldoi bihurtuko dugu. Eguraldiak lagundu ezean ere, ludoteka eta aterpe ona izango ditugu, euritik babestuta, mingainak astindu eta jolasean ibiltzeko. Haurrak dituzten heldu guztiak animatzen ditugu bertaratzera”.