Jolas gunea Usaetxen eta Euskararen Eguneko festa izango dira asteon

0
487

Argazkia: Udala artxibokoa / Kartela: Geike.

‘Haurren aurrean, helduok heldu’ ariketa soziala azken txanpan sartu da, eta GEIKE talde antolatzaileak bi ekitaldi prestatu ditu:

Bihar, eguaztena, “Usaetxe plaza jolas gune erraldoi bihurtuko dugu. Eguraldiak lagundu ezean ere, ludoteka eta aterpe ona izango ditugu, euritik babestuta, mingainak astindu eta jolasean ibiltzeko. Haurrak dituzten heldu guztiak animatzen ditugu 17:15etik aurrera bertaratzera”.

Barikuan, “Euskararen Egunean emango diogu bukaera ekimenari festa giroan. 17:30ean Biterin batuko gara jolas, bertso, argazki eta txokolate usainean”.

#haurrenaurrean

#helduokheldu

#euskarak365egun

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen