Jokoak, otorduak, musika,… izango dira Santamainako Jaietan

0
1321

Ostiraletik (uztailaren 14tik) igandera ekitaldi ugari izango dira bertan gozagai auzotarren parte-hartzearekin.

Argazkia: Jai-Batzordea.

Jaien kartelak jasotzen duenez, ospakizuna uztailaren 14tik 16ra izango da, hau da, ostiral honetan hasi eta igandean bukatuko dira.

Horren haria, Jai-Batzordeak ondorengo agurra adierazi du: “Egutegiari begiratu eta urte bat gehiago pasau da eta berriro be gure komunitateko festak: “33 auzoko jaiak”.

“Jai-batzordearen partez, eskerrak ematen ditugu programa egiten lagundu dauien guztiei. Espero dugu danon gustokoa izatea”.

“33 auzoko auzokide guztiei jai zoriontsuak opa dizkiegu, modu onean eta umore onean pasatzeko asmoz, egunero-egunerokoak egiten ditugunak ahazketako”.

“Oroitzapen berezia minak eta zoritxarrak astindu dituzten auzokideentzat, haientzat, guztion elkartasuna”.

Suziriei dagokienez, Jai-batzordeak iragarri du “adineko pertsonei, haur txikiei eta animaliei zor zaien errespetuagatik 3 suziri botako dira. Bat jaien hasieran, beste bat herri-barbakoaren hasieran eta bestea jaien amaiera gisa”. Hona hemen jai-egitaraua:

Uztailaren 14an, ostiralean:

18:00 banderak igotzea

18:30 txokolate-jana Agerre plazan

19:00 konpartsa auzoan zehar

19:00 pintxo-potea auzoko tabernetan, Bide-Gain elkartean eta Egipe elkartean, garagardo artisauarekin

19:00 bolo-boloa Agerre plazan

20:00 Oscar Duran magoaren emanaldia Agerre plazan

22:00 DJ Iver J&T disko mugikorra

Uztailaren 15ean, larunbatean:

11:00 diana Motores txarangaren eskutik auzoan zehar

10:00-19:00 XXIV. Bola-joko Txapelketa Arrasateko taldearekin, eta ondoren barbakoa bertaratutako pertsonak alaitzeko

11:00-14:00 puzgarriak Santa Teresako pistan

12:30 I. Txino-joko Txapelketa, Toki Argi tabernan

13:00 Motores Txaranga kaleetan

14:00 barbakoa herrikoia DJ Ivan Lett-ek girotuta, Toki Argiko terrazan

18:00 apar-festa Santa Teresako pistan

19:30 konpartsa kaleetan

20:30 Krossko, Agerre plazan

21:00 IXSY IROIren kontzertua Makatzenako frontoian

22:30 MCDren kontzertua Makatzenako frontoian

23:30 Krossko, Agerre plazan

Uztailaren 16an, igandean:

11:00 diana Motores Txarangaren eskutik kaleetan zehar

11:00-14:00 puzgarriak eta apar-festa Makatzenako frontoian

13:00 auzoko hildakoen aldeko meza Mesedeetako eraikinean

14:00 auzoko jubilatuentzat (65 urtetik gorakoentzat) bazkaria Mesedeetako eraikinean

19:00 herri-kirolak Mentu plazan

19:00 barbakoa Donosti tabernan, musikaz girotua

20:00 bolo-boloa txikientzat Agerre plazan

20:30 Akusticovers taldearen emanaldia Agerre plazan

23:00 jaien amaiera

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen