Badira pare bat hilabete Arrasaten apustu etxeen aurkako plataforma osatzen dabiltzala.
Testua eta kartela: Joko Aretoen Aurkako Plataforma. Portadako argazkia: MB artxiboa.
Badira pare bat hilabete Arrasaten apustu etxeen aurkako herri plataforma osatzen gabiltzala. Euskal Herriko hainbat txokotan bezala, Arrasaten ere plataforma honen beharra ikusi dugu eta, jada badoa martxa hartzen.
Horregatik, ostiral honetan azken bilera irekia egingo dugu. Bertan, dinamikak zehaztu, plangintza egin eta aurrera begirako bestelako lan batzuk ere zehaztuko ditugu. Beraz, badugu lana aurretik!
Hitzordua ostiral honetan izango da, arratsaldeko 19:00etan Arrasateko Gaztetxean.
