Jokin Zaitegi itzulpen sariari esker argitaratutako azken liburuak aurkeztu dira gaur

0
372

Jokin Zaitegi itzulpen sariketari esker kaleratutako azkeneko bi liburuen aurkezpena egin da gaur. Jokin Zaitegi itzulpen sariketa AEDk sortu zuen duela 33 urte, sariketari izena ematen dion kulturgile, idazle eta itzultzaile arrasatearrari merezi zuen aitortza egiteko asmoz. 2000 urteaz geroztik urteko Elkar argitaletxearekin daukagun lankidetzari esker, azkeneko Literatura Nobel saridunaren lan bat euskaratu eta plazaratzea du helburu gaur egun. Ezin aipatu gabe utzi beka hori finantzatzeko ezinbesteko laguntza ekonomikoa ematen diguten Arrasateko Udala eta Laboral Kutxa.

Pasa den abenduaren 11n, Donostiako udal liburutegian aurkeztu zuten bekari esker ondutako azkeneko bi lanak: Garazi Ugaldek euskaratutako Louise Glücken “Basairisa” eta Xabi Payak ondutako “Bob Dylan-100 kantu” bilduma. Hala, bi poesia lanok Arrasaten aurkezteko parada izan da gaurkoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen