Jokin Bildarratzek Euskadiko Hezkuntza lege berriaren inguruko hitzaldia eskaini du Arrasaten

0
836

Pasa den apirilan, Euskadiko Hezkuntza lege berriaren oinarriak zeintzuk izango direnei buruz akordio zabal bat sinatu zen Legebiltzarrean. Aipatutako akordioaren ezaugarri nagusiak ezagutu ahal izateko Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Sailburuak hitzaldia eskaini du Arrasaten.

Bildarratzek azaldu duenez, “proiektu integrala honen ardatz nagusia ikaslea da. Hezkuntza proiektu honen beste ardatz garrantzitsuak, halaber, ikastetxea, profesionalak, euskara, gobernantza eta eraldaketa pedagogikoa dira”. Halaber, azpimarratu du “alderdi politiko guztiei irekitako proiektua dela, eta hezkuntza-sistema indartzeko balio behar duena”. Hitzaldira bertaratu direnen artean, hainbat irakasle egon dira eta hezkuntza-proiektu berriari buruzko zalantzak galdetu ahal izan dizkiote Hezkuntzako Sailburuari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen