Jokin Belategi arrasatearra Portugaleteko Ballonti Merkataritza Zentroko Loteria Administrazioko jabea da. Administrazio honek 342.205 euroko saria eman zuen Euromilloneko urtarrilaren 6ko zozketan. Bigarren sari hau pertsona bakar bati egokitu zaio. Estatu mailan ostiraleko zozketan saritutako txartel bakarra da. Konbinazio irabazlea 44., 16., 35., 45. eta 31. zenbakiek osatu dute. Izarrak 12 eta 4 izan dira. Jokin Belategi pozarren agertu da, baina ez daki zenbakia establezimenduan edo makina bidez zigilatu zen eta nori egokitu zaion zortea.