Johanna Sanchezek (PSE) Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi du

0
425

Berdintasun zinegotziak bere “maitasuna eta elkartasuna helarazi dizkie biktimaren semeei, senideei eta gertukoei”.

Argazkia: PSE.

“Erika Tavaresen hilketa tragedia bat da”, adierazi du PSEko zinegotziak, eta emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitera dei egin du.

Gogora ekarri du biolentzia matxistak estatu espainiarrean aurten dagoeneko 36 emakume hil dituztela eta 11 adingabe umezurtz utzi dituela.

Horregatik, iragarri du gaur arratsaldeko 19:30ean Herriko plazan egingo den kontzentrazioan parte hartuko duela.

Ohar batean adierazi du amaitu egin behar dela “genero-indarkeriarekin”. “Hori da gure ahalegina, eta hori lortu arte ez gara geldituko, indarkeria matxistaren aurkako borroka lehentasuna baita”.

Johanna Sanchez Herrerok azpimarratu du “eraildako edo zauritutako emakume bakoitza gizarte honen porrot handia dela”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen