Dorletako Ama Txirrindulari Eskolako benjaminak, alebinak eta infantilak datorren zapatuan Arrasaten bertan arituko dira. Julen Axpe, Aitor Juaristi eta Mikel Iribecampos dituzte entrenatzaile.
JMA txirrindulari taldeek gaur eguerdian 2023ko aurkezpena egin dute JMA enpresa parean, elastiko berriak soinean.
Mikel Iribecampos, Aitor Juaristi eta Julen Axpe dira taldeen entrenatzaileak.

Errepideko lehen lasterketa datorren zapatuan izango dute, martxoaren 4ean, Arrasaten bertan, Markuleten, arratsaldeko 16:30etik aurrera. “Herritar guztiak gonbidatuta daude lasterketak bertatik bertara ikustera”.
Oro har, JMA taldearen funtzioak ondorengoak dira: “elkarbizitza, talde-lana eta gozamena sustatzea. Horrela, taldeko ateak zabalik daude, adibidez entrenamendu bat probatzea gura duten umeentzat, konpromiso barik”.

Entrenamenduak egiteko, asteazkenetan eta ostiraletan Markuleten elkartzen dira arratsaldeko 17:30ean bizikletekin.
“Helburua disfrutatzea da” eta neska-mutikoak animatzen dituzte “txirrindularitza eta kirola probatzera”.
“Baloreak ere gure oinarri dira, eta kontuan hartzen dugu haur askorentzat errepidean bizikletan ibiltzen diren lehen aldia dela. Horregatik azaldu egiten diegu errepidean nola zirkulatu, hori ere lantzen dugu, errespetuarekin batera”.


Hona hemen egungo taldekideak:
Benjaminetan: Maddi Agirretxe, Oinatz Bailez eta Aratz Arana.
Alebinetan: Auritz Garai, Xabi Lasaga, Nile Agirretxe, Oxel Kortabarria, Itoitz Olaziregi, Ainhoa Plaza, Markel Diaz eta Peru Errasti.
Infantiletan: Katixa Navarro, Maialen Sancho, Izaro Ezpeleta, Aratz Larrañaga, Aimar Axpe, Oxel Isazelaia, Beñat Plaza, Eñaut Olaziregi, Lier Torres eta Eñaut Garai.
Aupa JMA txirrindulari taldea!