Musakolako Jimmy Lamentos & Johnny Dedales-ek lehen kontzertua emango dute

0
769

Zapatu honetan Arrasateko Gaztetxean. Ekitaldi berean Bartzelonako Belchite bakarlariak ere joko du. Sarrerak jada erosgai daude.

Kartela: antolakuntza.

Asteburu honetan ere ez da zuzeneko musikarik faltako, AGAKOk antolaturik. Jimmy Lamentos & Johnny Dedales bikoak bere lehenbiziko kontzertua emango dute.

Gainera, Bartzelonatik Ruben Inquisición bakarlaria etorriko da, eta Belchitek gure artean kontzertua eskainiko du. Ekitaldia 17:30ean hasiko da, sarrera 5 eurotan dago eta honezkero erosgai daude agako.eus webgunean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen