Jesus Uranga, Agustin Aranburu eta Gregorio Gonzalez gogoratuko dituzte aurten Memoriaren Egunean

0
754

Bizikidetza Mahaiak aurten Jesus Uranga Urrutia, Agustin Aranburu Zabaleta eta Gregorio Gonzalez Rubio gogoratzea erabaki du, azaroaren 10ean egingo den Memoriaren Egunean. 1936ko altxamendu frankistaren ondorioz hil zituzten hirurak.

Hirurak Arrasateko Udalarekin harremana zuten: Jesus Uranga Urrutia hautetsi eta udaleko bigarren errejidorea zen, Agustin Aramburu Zabaleta kontu-hartzailea eta Gregorio Gonzalez Rubio gaueko zaintzailea. Erabakia Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiekin adostu da.

Ekitaldia azaroaren 10ean arratsaldeko 19:00etan izango da, pleno-aretoan. Omenaldian senideek eta talde politiko guztiek hartuko dute parte. Arrasatearrek ere gonbidatu dituzte parte hartzera, iaz ez bezala ez baita edukiera mugarik izango.

Prentsaurrekoaren ondoren egindako osoko bilkuran adierazpen instituzional bat irakurri da talde politiko guztiek adostuta:

Erlazionatutako edukia:

Faxistek eraildako Arrasateko hiru udal-langileak

2021eko azaroaren 3an argitaratutako edukia

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen