Jesus Murgiondo Guridi 1931ko abenduaren 25ean jaio zen Oñatin. Aspalditik Arrasaten bizi zen, eta 1962tik 1968ra Juventud Deportiva Mondragón-eko lehendakaria izan zen.
Kargu hori eta Gipuzkoako Pilota Federazioko Debagoieneko ordezkari kargua aldizkatzen zituen. Ondoren, 1968tik 1978ra federakuntza bereko lehendakariorde lanak egin zituen, herrialde arloan.
1986tik 1990era Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza berriko lehenbiziko presidentea izan zen. Ekimen hau sortu zen Euskadiko Lurraldeko Federazioek sustatuta, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren kudeaketarekin.
1998tik 2003ra Pilotarien Batzarra elkartearen lehendakaria izan zen, Josetxo Iraundegiri lekukoa hartuz. 2018an elkarte pilotazale horrek omenaldia egin zion Zumaian [goiko argazkian], batzarraren 33. edizioan.
Atzo, baina, 2022ko urtarrilaren 20an, Jesus Arrasaten hil zen, 90 urte zituela. Bere familiak Arrasate Tanatorioan hartuko zaituzte, gaur (ostirala) goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Jesusen aldeko hileta-elizkizuna zapatuan izango da, arratsaldeko 19:00etan, San Joan Bataiatzailearen Parrokian. Doluminak familiari eta gertukoei, goian bego Jesus.