Jesus Maria Herrero ‘Pitxi’ txapelketa etxean gelditu da

0
431

Arrasate Eskubaloi taldeak antolatuta, Jesus Maria Herrero ‘Pitxi’ txapelketa lehiatu da Iturripe kiroldegian gaur. Goizean kadete nesken eta kadete mutilen partiduak jokatu dira. Kadete neskek Bergarako taldearen aurka jokatu dute hiru taldeen arteko formatuan. Kadete mutilak aldiz, Gasteizko Gure Auzune klubeko taldearen aurka aritu dira.

Arratsaldean jubenil mutil eta senior mutilen txanda izan da. Bi taldeek Gure Auzunearen aurka neurtu dituzte indarrak.  Denboraldiaren lehen partidua jokatu dute Arrasate Eskubaloiko taldeek. Zaletuek aprobetzatu dute edukiera mugatuarekin publikoa baimentzen dela berriz ere eskubaloiaz gozatzeko. Taldeek Arrasate Ingou Impresion digital babesleak diseinatu dituen ekipazioak estreinatu dituzte gaurkoan.


Mugarri-Ingou seniorreko partidua Josu eta Ana Herrerok zuzendu dute. Atsedenaldira arte partidua nahiko berdinduta egon da, eta atsedenaldia 9 goleko berdinketarekin iritsi da. Bigarren zatian Mugarri-Ingouk azeleragailua zapaldu du, eta partidu amaieran 24-16 markagailuarekin nagusitu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen