Argazkia: Jose Ignazio Zaitegi.
Iragan mendeko azken berrogeita hamarretan Arrasateko ziklismo zaleak zatituta zeuden, Bahamontes eta Loroñoren artean. Eztabaida eta apustuak izan ohi ziren nork irabazi hurrengo lasterketa eta Vuelta Españako etapetan irratiari adi-adi egoten ginen irabazlearen izena jakiteko.