Bideoak eta argazkiak: Ttakun.
Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak 33 urte betetzen ditu aurten, eta Mendiparta antolatu du beste behin.
Aurten Aramaioko Danborralde mendira igo ziren larunbatean, eta Jesus Larrañaga txalaparta taldeko kide ohia omendu zuten.
Mendi-irteerari goizean ekin zioten, Aramaioko Azkoaga auzotik, eta Danborraldera igo ostean, txalaparta saio libreak egin zituzten, Jesusen omenez.

Izan ere, taldean egindako lana eta konpromisoa eskertu zizkioten, Jesusek zioenari jarraiki: “Txalapartia jo ezazue keia atera arte!”.

Hamarretakoa ere izan zen parte-hartzaile guztientzat, eta taldearen izenean, Gorka Zubizarreta ‘Zarre’k ondoko bertsoa abestu zuen.

Menditik jaitsi ondoren, Aramaioko herrigunean txalaparta-poteoa egin zuten, eta bazkaria Barajuen auzoan ospatu.
Arratsalde partean egitarauak Arrasaten jarraitu zuen, kaleko txalaparta saioekin.






