Udala auzoko Jesus Agirrek 2. postua lortu dau boloka Gatzan

0
349

Hiru Txirloko Modalitateko Gipuzkoako Txapelketaren 6. jardunaldixa jokatu zan zapatuan Leintz Gatzagan. Danera 64 gizon-emakumek esku hartu euien.

Argazkiak: Bolojokorako Euskal Federazioa.

Gipuzkoako LI. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren seigarren jardunaldixa jokatu zan fan zan zapatuan Gatzako bolatokixan.

Bolajokorako Euskal Federazioak jakitera emun dau 64 lagunek parte hartu euiela danera, bakarka edota bikoteka.

Gizonetan bakarka Lasturko Boni Plazak lortu euen txirlo gehien botatzia (7). Horretan bigarren trebeena Arrasateko Udala auzoko Jesus Agirre izen zan (6). Jesus goiko argazkixan agerketan da, zutik eta ezkerrean.

Udala auzoko taldia Arrasateko bakarra da gaur egun, Bolajokorako Euskal Federazioak azaldu duzkunez.

Gizonetan be baina binaka, Jose Antonio Nuñez eta Asier Azkarate izan zien, eta emakumetan puntuazino altuena Aitziber Olaizolak lortu auen. Zorionak danei!

Gipuzkoako Txapelketaren datorren jardunaldixa Eibarko Asola Berrin jokatuko da oingo zapatuan atzaldeko 17:00etan. Onenek irabaz deixiela!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen