Arrasateko Mugimendu Feministak. Halaber, aldarrikatu du “zapaltzen gaituen sistemari sua, antolakuntza feminista gure garra”.
Arrasateko Mugimendu Feministak antolatuta, Martxoaren 8ko manifestazioa egin da gaur arratsaldean.
Baliteke 1.000tik gora emakume-gizonek parte hartu izana, eta era askotako pertsonak izan dira bertan, ekitaldi anitza izanik.

Martxoaren 8ak aldarrikatu du “egunero zapaltzen, erasotzen eta erailtzen gaituen sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazista, kapazitista hau kiskali nahi dugula”.
“Jendearen zati handienarentzat eta bereziki emakumeontzat zein gorputz disidenteontzat kriminala eta jasanezina den eredu honekin bukatu nahi dugu”.

Helburua da “bizitzeak merezi duen mundu bat eraikitzea. Horretarako Feminismoa da bidea. Ezinbestekoa da, antolatu gaitezen”, hain zuzen, “lan kolektiboaren aldeko apustua” eginez.
Iraultza feministak “bizitza politizatzea eskatzen du”, “gure gorputzak arautzen dituzten botereez kontziente izan eta errotik aldatzeko prest egotea. Gatazka saihestezina da”.

“Ezin dugu onartu emakume* bakar bat gehiago eraila izatea”, eta “instituzio publikoak ere indarkeria honen erantzule dira, ez baitute baliabide nahikoa jartzen, ez arretan ezta prebentzioan ere, gure hitza auzitan jartzen dutenean, esaterako”.
Halaber, faxismorik gabeko eta planetaren suntsiketa gelditzeko eredua aldarrikatu dute. Ildo honetan, “Feminismoa anitza eta emakume* guztioi irekia izan behar da”.

Batuta borrokatzera dei egin du M8ak “diskurtso faxistei, homofoboei, misoginoei eta sexistei su eman eta argi eta ozen adierazteko aurrean izango gaituztela eta direla pasako”.
Era berean, dei zabal bat egin du: “ez gaitezen egun solte honetan geratu, antolatu gaitezen dena aldatu eta kaleak betetzen jarraitzeko, denak aske izan arte”.






Ildo honetan, manifestazioak hitza eman dio ere saharauiar-arrasatear ordezkaritzari:





Antolakuntza oso eskasa. Bukatu aurretik komunikatuak irakurri… paseoan joan ginela zirudien..
Nik ikusi nuenagatik, manifestazio buruan zihoaztenak denbora bat eman zuten lemak esaten eta ondoren hasi ziren komunikatua irakurtzen. Manifa asko luzatu zen.
Baina antolakuntza herriak egiten du eta argazkian ikusi dudanagatik, bilera irekietara inor gutxi gerturatu da. Erraza da kritikatzea; eraginkorragoa da antolakuntzan parte hartu eta berau indartzea, M8aren eta feminismoaren ardura denona baita!