Jendetza batu da Musakolako jaietako bolo-boloan eta osteko konpartsan

0
3350

Atzotik festa giroan murgilduta badago ere Musakola, auzo alkatetzako ikurrinaren igoerak eman die hasiera ofiziala San Isidroei. Urtero bezala, jendetza batu da alkatetza azpian.

Ikurrina igo eta itxafleroak bota ostean, ziorlako abestia kantatu dute bolo-bolaren aurretik. Alkatetzatik eta parean dagoen etxebizitza bateko balkoitik ere bota dituzte gozokiak eta haur zein helduak hauek batzen ibili dira. Bolo-boloa amaitu eta berehala hasi dute buruhaundi errealdoiek konpartsa, hauei jarraika ere jendetza ibili da.

Gau partean, San Isidrock jaialdiaren lehen eguna izango da eta biharko ere ekintzaz betetako egitaraua prestatu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen