“Jendeari eskatu genion segurtasun distantzia mantentzeko, baina kasurik ez”

6
6130

Atzo terrazetan kontsumitzeko lehen eguna izan zen, eta herritar asko, gehiegi hainbat terrazatan batu ziren, Arimazubi plazan esaterako. “Ertzainek eta udaltzainek etorri behar izan zuten”.

Argazkia: Herritar bat.

Atzo deskonfinamenduko 1. fasea abiatu zen, eta segurtasun arrazoiengatik, pertsonen arteko gutxieneko distantziak 2 metrokoa izaten jarraitzen du.

Lehen faseak ahalbidetzen ditu lagun taldeak elkartzea, 10 lagun asko jota, eta terrazetan kontsumitzea.

Atzo goiz-eguerdi partean gutxienez 19 taberna edo jatetxek euren terrazak ireki zituzten, segurtasun neurriekin, bi hilabete itxita egon behar ostean. Bezero ugari bertaratu ziren baina ez zen jende pilaketarik izan.

Arratsaldean, ordea, egoerak okerrera egin zuen: jende ugari terrazetan batzen hasi zen, horren adibide Arimazubi plaza, non taberna ezberdinak baitaude.

“Jende asko, gehiegi pilatzen hasi zen terrazetan – azaldu digute taberna bateko arduradunek – kontsumitzen ez zuen jendea ere bertan jarri zen”.

“Segurtasun distantziak ez ziren askotan errespetatu, eta guk bezeroei eskatu genien distantzia manten zezatela. Hasieran kasu egiten ziguten, baina handik gutxira berriro batzen ziren”.

“Gu ez gara poliziak eta beraz ezin gara poliziak bezala aritu. Ertzainek eta udaltzainek Arimazubira ere bertaratu behar izan zuten”.

“Horrelako pilaketak arriskutsuak dira – baieztatu digu adineko tabernari batek -. Ni konfinamenduko bi hilabeteak etxean egon naiz, kutsaketetatik salbatzeko, eta atzo terrazan halako jendetza ikusteak beldurtu ninduen”.

“Bi hilabete egon gara taberna zabaldu ezinik, bertatik diru-sarrerak lortu ezinda, baina aldi berean bestelako gastuak ordaindu behar izan ditugu”.

“Atzoko arriskua ikusita une batzuetan edariak zerbitzatzeari utzi genion, baina berrirekieraren lehen egunean taberna itxi behar izatea oso gogorra litzateke. Pertsonek segurtasun distantziak mantentzea baino ez dugu eskatzen. Ez da kapritxo bat”.

6 IRUZKIN

  1. Tabernari jauna, ni ere tabernaria naiz.eta terrazaren aforo kontrola eta distantziak zeuen erantzunkizuna da. Geuk beste tabernari gehienek bezala geure terrazak behar den moduan eta kontsumizioak AFORORA LIMITATU ditugu. Zuen lana kontsumizioak serbitzeaz aparte terraza kontrolatzea.da. Zeu tabernari jauna, San Pankrazio batzuk izando balira bezala kontsumizioak serbitu eta kobratu zenuen inungo aforu kontrolik gabe ( vídeo BAT badut, baina errespetu eta edukazio handiagoa dudanez ez dut publikoki zabalduko. Ez zarete poliziak ez, zuek inungo lotsarik ez dezuten putreak aldiz. Gainera zuen neglijentzia justifikatzeko , inungo eskrupulorik gabe serbitu eta kobratu dezuten jendearen jarrera kritikatzea LOTSAGARRIA da. Zeuen irresponsabilitateak eta diru goseak eragindako kritikak garbitzeko. LEGEAK GARBI DIO ZEIN DEN ZEUEN BEHARRA: ZEUEN TERRAZAK EUNEKO 50% ean mantentzea eta bezeroa aldatzean mahaia eta aulkia garbitzea eta desinfektatzea zeuen ardura da .Nola liteke , taberna batean 10 pertsonendako aforoa edukita 150 kontsumizio serbitzea tanda berdiñean? LOTSAGARRIA. BESTALDE ANIMO AFOROAK , DISTANTZIAK ETA HIGIENEA ERRESPETATZEA GARANTUZATU DEZUTEN TABERNARIEI. ( TXALOAK)

    • Me temo que te equibocas!!!
      Yo estube allí y en cuanto la situación se salió de madre nos dejaron de servir y nos pidieron que mantubieramos las distáncias, algo que ignoramos.
      Ya me gustaría verte ati en una situación parecida!!!
      ¡¡¡Y mucho ánimo a los dueños de los bares!!!!

      • Goiko komentarioaren tradukzioa:

        “Oker zaude!!!
        Ni han egon nintzen eta egoera deskontrolatu zenean, tabernariek zerbitzeari utzi zioten, eta gure arteko distantziak mantentzeko eskatu ziguten, guk hori ez genuen egin.
        Horrelako egoera batean zu ikustea nahiko nuke!!!
        Animo ugari tabernetako jabeei!!!!”

    • Ni Arimazuri plazan nengoen umeekin eta horko panorama ikusi nuen, baina tabernariek zerbitzeari utzi zioten eta jendeari mesedez eskatu zioten distantzia mantentzeko.
      Orduan esan nahi dizut oker zaudela eta ezin duzula gauzak jakin gabe beestehei kritilatzea. Oso erraza da tabernariei kritikatzea, baiana erresponsabilitatea denona da.

  2. Beno, bere iritzia eman du behintzat. Goi mailako ikasketak dituzten askok horrela idazten eta hitz egiten dute, euskañolez. Eta euskaldun askok ez dira euskaraz alfabetizatuak izan. Irainak kasu honetan soberan daude nire irudiko.

    Animo eta zaindu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen