Jende ugari eta musika paregabea Portaloiko Jam Session-ean

0
543

Musika Eskolak eta Ibai-Artek, Monte Tabernaren laguntzarekin antolatuta, Arrasate Blues jaialdiari hasiera eman dio Portaloian egin duten Jam Session-ak.

Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 15 musikari bain gehiagok jardun dute eta Jam-a, Zigor Martinezek zuzendu du, Musika eskolako musikari eta Bing Bandeko zuzendariak.

Jam Session bat musika-inprobisazioko topaketa informal bat den arren, inprobizaziotik abiatuz ere, musika ederra egin daitekeen erakusgai izan da gaurko emanaldia. Erdigunean izan denez gainera, jende ugari bildu da portaloi inguruan eta giro paregabea izan da Jam Session osoan zehar.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen