Javier Bengoa Leibarrek ere ez du alperrik galdu Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartzko azken aukera.
Bere kasuan, Muzibar baserrian ateratako argazki bat aurkeztu digu, «naturarekin bat izan, ur depositua» deitu duena.
Zuk ere oraindik lehiaketan parte hartzeko azken aukera daukazu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:
• Argazki egilearen izen-abizenak
• Kontakturako mobileko zenbakia
• Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
• Esperientzia horri buruzko komentario bat
Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.
Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.




