Javier Arrietaren koadro erakusketa zabalik da Hotel Mondragonen

0
985

Margolari arrasatearrak 28 urte daramatza pintzelari eragiten, eta aipatzekoa da egindako 110 koadroetatik 92 saldu dituela. Bi erakusketa jarriko ditu hotelean, eta lehena jada ikusgai eta gozagai duzue.

Luis Javier Arrieta arrasatearra dugu, Iturriotz kalekoa hain zuzen. Duela 28 urte Bergarako margolari eskolan hasi zen, eta ondoren Monterron jauregikora joan zen.

Gero margolaritza ikasketak jarraitu zituen”antzinako dispertsario gelan, eta azkenean, ospital zaharraren atzeko lantoki izandako pabilioian”.

Arrasate Margo Taldea eskolaren fundatzaile bat izan zen, eta izan zituen zenbait maisu “bereziki esker onez gorapaitu nahi ditut”:

“Txifi Moreno, Javier Egia, Abdón Juaristi (GB) eta Luis Laskurain. Asko ikasi nuen beraiekin. Baita beste taldekideekin ere”.

Javierrek funtsean “marrazki zehatza, kolore garbiak eta gai aniztasuna” lantzen ditu bere etxeko estudioan.

Ildo honetan, adierazi digu bere hurrengo helburua “margotzen dudan bitartean ikasten jarraitzea dela”. Halaber, bi erakusketa jarriko ditu Hotel Mondragoneko jantokiaren aretoan:

Lehena gaur zabaldu da (maiatzak 15) eta irekita izango da maiatzaren 31ra arte, ordutegia: goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:30etik 19:30era.

Beraz, dagoeneko 10 koadro ikusgai eta gozagai dituzue bertan. Eta bigarren erakusketan beste 10 margolan izango dira, ekainaren 5etik 18ra (biak barne). Olioz egindako lanak dira denak, eta gaiak anitzak:

“Erretratuak, txakurren irudiak, paisaiak, okurrentziaren bat edo beste, erreprodukzio bat eskala txikira,…”. Aipatzekoa da arrasatear honek orain arte egindako 110 margolanetatik 92 saldu dituela, tartean enkargatu dizkioten zenbait.

Erakusketan jarritako zenbait lan erosgai daude, baina beste batzuk kolekzio propiokoak ditu, eta ez daude salgai. Aipatzekoa da ere Javierrek Caritas eta Medicos Sin Fronterasi lagundutakoa dela.

Gogoan izan, beraz, erakusketa jada zabalik dela Hotel Mondragonen bertan. Zorionak margolanengatik Javier! Ikustekoak dira!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen