Argazkia: EITB.
EAEn denera 40 udalerrik dute 150eko intzidentzia tasa baino altuagoa. Ondorengo neurriak aplikatzekoak dira 150 kasu baino gehiagoko udalerrietan.
Arrasatek atzo 235eko tasa zuen, hau da, Arrasaten ere ondorengo neurriak indarrean sartuko dira:
Ekitaldia bertan behera uztea edo atzeratzea, baldin eta ekitaldian egungo neurriak beteko ez direla aurreikusten bada. Neurri horiek urriaren 6an jarri ziren indarrean, eta batez ere maskararen erabilera, neurri batean, saihesten dituzten ekitaldiei dagozkie. Hau da, jan eta edan ohi da.
Eusko Jaurlaritzak udalei aholkatzen die antolatzen dituzten ekitaldi publikoetan babes-neurriak indar ditzatela.
Osasun Sailak dei egiten du pertsonen arteko distantziak handitzera, pertsonen joan-etorri ordenaturako zonak jartzera, janarien eta edarien kontsumorako guneak mugatzera, eta ekitaldiak toki irekietan egitera, ahal dela.
Osasun Sailak txosten epidemiologikoa astero bitan helaraziko du, astelehenetan eta asteazkenetan, kontzientziarako eta birusari aurre egitea errazteko. Neurri berri hauek bihar (azaroak 17) sartuko dira indarrean.
Neurri berri hauez gain, orain arteko neurriek indarrean jarraituko dute, hau da: Espazio itxietan eta 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan antolatutako ekitaldietan % 80eko muga eta leku itxietan edota kanpoaldean egiten diren kirol eta kultur ekitaldietan jatearen eta edatearen debekua (ura bakarrik edan daiteke). Jateko eta edateko propio egokitutako lekuetan soilik kontsumitu ahal izango da.
Oro har, musukoen erabilera derrigorrezkoa da toki itxietan, eta segurtasun tartea ezin bada errespetatu leku irekietan.
Covid ziurtagiriari dagokionez, Euskoa Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatuko dio ziurtagiria eskatu ahal izatea tabernetan, jatetxeetan, kontzertuetan eta gaueko aisialdian.
Ufffff bilurra Udal honekin.
Covid ziurtagiria eskatzea ilegala da, beste estatu askotan atzera bota zuten…
Bakoitzak jakin behar du nun, noreki eta zelan ibiltzen dan…
Gaizotazun gehio daz, ta horren zihurtagiria ez da ezkatzen…
Hemen parrandazaliak negarrez ezin dalako festa in. Haber enteretan zarien pandemia baten gazela eta garrantzitsuena osasuna dals, ez festa eta hainbeste parranda.
Aber enteretan zaren covida geratzeko etorri dala eta honekin bizitzen ikasi bihar dogula. Bakunak jarrita eta etxian geratuta ez da arazoa konpontzen, beraz arazoarekin bizitzera moldatu beharko gara. GORA ARRASATE, GORA HERRIA! GORA GAZTERIXIA!
Txertoa ez duenak hartu ez digu uzten gainerakoei normaltasunez bizitzen.
COVID ziurtagiria YA mesedez!
Mondraberrin troleetan ibiltzeko ez da biher Covid ziurtagirixa Portuondo.
Eta gure Santamas maiteak? Horrelako festa jatorrik egin gabe ez dakit nola iraungo dugun. Bakunatu gabeak dira errudunak.
gogorra da errudunak topatzen ibiltzea! hau da nibela! virus bat dago eta punto. hori bai, virusaren aitzakian sortzen ari den kontrol soziala, hori bai beldurgarria…non dauede limiteak? txertatzea aukera bat da, ez betebehar bat. baina beste txerto guztiak bezala….hori bai, egoera honetan denok bihurtu gara epaile eta besteen jarrerak epaitzen ditugu, gurearen autokritika egin gabe. edo ez gara guztiok elkartzen familiarekin bazkaltzeko, kuadrilarekin poteatzeko edo kirola egiteko? ez gara egoten 8 ordu edo gehiago lanean espazioak konpartitzen? parranda dela kutsatzeko bide bakarra saldu nahi duzu EREÑO, baina edonon kutsa gaitezke. beti bezala demagogiatan, gazteak demonizatzen eta ostalariei trabak jartzen. eta gañera udaletik kobratzen….
Errua ezker abertzaliana da beti, batez be gauetan goixeko 5ak arte ibiltzen dienak. Horreik danak ezker Abertzalekuak die. Ereñu parranderon teorixa magikuak.
Birus bat dago eta punto.
Etorri den bezala desagertuko da.
Bitartean, ez dezagun ezer egin.
Birus bat dago eta punto.
Eta punto.
virologo ederra izango zara! jonan fernandezek kuadrilakoa ziurrenik! aditua denean, baina jakintasunik gabe. ez nau hasarratzen ni imitatzeak, hori baldin bada zure argudiategi guztia, hor zure nivela. ez dut inongo momentuan ezer ez egiteko esan, baizik eta beti berdinak demonizatzen direla. hori bai, lan produtiboan itxura denez ez gara kutsatzen…zerbezak izango ote dira virusaren bizitoki? argitu JL, badirudi eta aditua zarela. ereñorekin egin duzun masterraren izena, jonanekin ere egin duzue? esango diguzue
Lan gehixau in eta Mondraberrin gutxiau jolastu. Ta punto Portuondo ta punto.