Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren arabera, “egokitzapenak eginez gero”, Arrasate ondoko zabortegiak “350.000 tona hartu ahalko lituzke”.
Aurreko astean Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko ordezkariek adierazi zuten Epeleko zabortegia dela “hondakin industrial ez arriskutsuak” jasotzeko “aukera bakarra”.
Debagoieneko Mankomunitatea, ordea, adierazi zuen ez zetorrela horrekin. Horrela, bertako lehendakari Maite Antonek azpimarratu zuen hondakin industrialen kudeaketa ez dela GHK-ren eskumen.
Berretsi zuen Arrasate-Bergara mugan dagoen zabortegia itxita dagoela, eta berrirekitzeko beharrezko izango liratekeela Europar Batasunak gaia jorratzea, hilabeteetako prozesu administratiboa eta 1’5 milioi € baino gehiago. Maite Antonek bi aukera nagusi aipatu zituen:
Epeleko zabortegia berriro martxan jartzea Mankomunitateak kudeaturik edo behin-betiko ixtea.
Gaur Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Epele eta EAEko beste 3 zabortegi “prest” daude “hondakinak hartzeko”.
Bere hitzetan, besteak beste, Debagoieneko Mankomunitatea “laguntzeko prest” azaldu da. Halere, gogorazi izan du Epele industriako eta eraikuntzako hondakinak hartzeko soilik prest dagoela.
Horri esker, ez amiantorik, ezta Zaldibarko hondamendiko zaborrik, ez lukete tokirik izango Arrasate ondoko azpiegitura publikoan.
Jaurlaritzaren esanetan, Epelek hartuko lituzke Zaldibarkoak hartu ezingo duen parte bat. Epelek 350.000 tona zabor hartzeko kapazitatea du egun.