Jaurlaritzak baimendu du erosketak, kirolak,… egiteko herri mugakideetara joatea

0
382

Neurri horiek atzotik (astelehenetik) daude indarrean. Era berean, federatutako kirolariei baimentzen zaie herri mugakideetara eta “mugakidea ez” direnetara joatea “lehiaketetarako, entrenamenduetarako, eskola-kiroletarako entrenamenduetarako,…” zona gorrian ez badaude.

Euskal Autonomia Erkidegoko buletin ofizialak azaltzen duenez, “mugakide diren eta ohiko joan-etorriak dituzten udalerrien arteko mugikortasuna baimentzen da, lurralde historikoa edozein dela ere, gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoa egiteko”.

Bestalde, “bizilekuaz bestelako Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batera mugitzea baimenduta dago, baita mugakideak ez direnetara ere, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean ari diren taldeen entrenamenduetarako eta kirol-lehiaketetarako, azken 14 egunetako COVID-19 kasuen intzidentzia-tasa metatua edozein dela ere”.

Azkenik, “bizilekua dagoen udalerria ez den beste udalerri batera mugitu ahal izango da, mugakidea ez bada ere, kirol federatuko lehiaketetarako eta entrenamenduetarako, eskola-kiroleko entrenamenduetarako, bai eta gimnasioetan, kirol-elkarteetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroetarako edo jardueretarako ere. Betiere, kasu horietan guztietan, jatorrizko udalerrian zein helmugako udalerrian COVID-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino txikiagoa bada”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen