Orain arte lanpostuetan ez zen derrigorrezkoa maskararen erabilera, segurtasun tartea gordetzen bazen. Orain, ordea, beharrezkoa izango da, EAEko Aldizkari Ofizialak gaur jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak, atzo iragarritako neurriez gain, gaur beste murrizketa bat jakinarazi du: “musukoa derrigorrezkoa izango da lanean”.
Orain arte lanpostuetan ez zen derrigorrezkoa maskararen erabilera, segurtasun tartea gordetzen bazen. Orain, ordea, beharrezkoa izango da, EAEko Aldizkari Ofizialak gaur jakinarazi duenez.
Maskararen erabilerarekin lotuta, “bada salbuespenik, baina osasun zerbitzuek kontrakoa gomendatzen ez duten bitartean, lanpostu guztietan izango da derrigorrezkoa musukoa”.
Kiroletan ere murrizketa berbera ezarri dute, igerilekuetan salbu. Ondorioz, “musukoa erabili beharko dute kirola egitera kalera ateratzen diren guztiek ere”.
Hala ere, arrazoi medikoengatik maskarak erabiltzearen salbuespena “ziurtagiri mediko ofizialaren bidez” egiazta daiteke, dekretuak jasotzen duenez. Jaurlaritzak jakinarazi du neurri hau gaur eta bihar arteko gauerdian indarrean jarriko duela.
Neurri horien jarraipena egingo da “gehienez ere 15 eguneko epean”, bilakaera epidemiologikora egokitzen direla bermatzeko, eta “luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango da dekretua”.