Jaume Funesek bigardeen hitzaldia eskainiko du bihar Streaming bidez

0
420

Arizmendi Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak antolatuta, Jaume Funes nerabezaroan eta hauen zailtasun sozialetan espezializatutako psikologo, hezitzaile eta kazetariak hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 21ean, ​streaming bidez​, 17:10etan hasita.

Psikologoa, hezitzailea eta kazetaria da Jaume Funes (Calatayud, 1947), nerabezaroan eta pertsona horien zailtasun sozialetan espezializatua. Hezkuntzaren munduan aritu da berrikuntza pedagogikoan, pedagogia aktiboko ikastetxeetan, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, aholkularitza psikopedagogikoko taldeetan… ibilitakoa da, baita bigarren hezkuntza amaitzean nerabeei trantsizio horretan laguntzeko tokiko proposamenak abian jartzen aritua ere, besteak beste.

70. hamarkadan hasi eta gaurdaino, errealitate anitzak ezagutu ditu garai bakoitzeko nerabeen testuinguruetan. Lagundu dituen hainbat gazteren gizarte-zailtasunen eta marjinazioaren artean, drogen auziaz eta horiek kontsumitzearen ondoriozko arazoei ere aurre egin die. Instituzio publikoetan ere aritu da lanean Haurren Eskubideen Defentsan, eta horrek, bere lana haurtzaroarekin konektatzera ekarri du. Unibertsitatean irakasle lanetan aritu da eta baita ikuskapenean, orientazioan, aholkularitzan eta ikerketan ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen