Sindikatuak elkarretaratzea egin zuen atzo eguerdian Zalduspeko geltokian, gaitzetsiz Avanzan “hainbat mehatxu eta zigor espediente jaso dituztela gure afiliatu eta ordezkari sindikalek”.
LAB sindikatuak “azken hilabeteotan jasaten ari den jazarpen sindikala” errefuxatu zuen bilkuran.
Izan ere, “hainbat mehatxu eta zigor espediente jaso dituzte gure afiliatu eta ordezkari sindikalek”.
Jakitera eman zuenez “hitzarmenaren negoziaketa batean dagoen gure ordezkari sindikalak, apirilean izandako nahigabeko istripu baten ondorioz, 21 eguneko enplegu eta soldata gabeko zigorra jaso du”.
“Zigor arbitrario, neurrigabe eta aurrekaririk gabekoak” direla adierazi du LABek, “helburu bakar bat” dutenak:
“Avanzako langileen lan-baldintza hobeen alde borrokan diharduten langileak zigortzea”.
“Hilabete asko dira Hitzarmen Kolektibo baten negoziaketan hasi zirela. Grebak, mobilizazioak, enpresaren inmobilismoa… eta ez dira gutxi ordutik jasotako mehatxuak”.
Horrek “ordea, ez gaitu kikilduko eta eraso guztien aurrean parez pare izango gaituzte”.
“Ez dugu jazarpenik onartuko eta eskura dauzkagun bitarteko guztiak erabiliko ditugu bidegabekeria hauei guztiei aurre egiteko”.




