Jarraitu FIRST LEGO League Euskadi Twitch saio baten bitartez

0
600

Larunbatean, maiatzaren 8an eskainiko den saioan, FLL Euskadiren denboraldi hau ezagutzera emango da eta talde irabazleak iragartzeko hiru guneekin (Deustu – Bilbo, Donostia eta Arrasate) zuzenean konektatuko da.

FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa maiatzaren 8an izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Garaiako Campusean. Challenge kategorian, 10 eta 16 urte arteko ikasleez osaturiko taldeak beraien proiektu zientifikoak aurkeztuko dituzte, eta LEGO piezez eraikitako robot batekin robot jokoak planteatzen dituen erronkei aurre egin. RePlay erronka medio, ikasleek ariketa fisikoa bultzatu, sedentarismoari aurre egin edo joko eredu berriak sortzeko proposamenak aurkeztu behar izango dituzte.

Arrasaten jokatuko den finalean Bizkaia eta Gipuzkoako 8 ikastetxe ezberdinetako 12 taldek hartuko dute parte, eta horietako bik Espainia mailako finalean parte hartzeko txartela eskuratuko dute.

COVID-19aren pandemia dela eta, ekitaldia segurtasun neurri guztiak kontuan izanik antolatu da, talde partaideak burbuila ezberdinetan kokatuko direlarik.

unnamed (1).jpg

Finala online ikusgai

Arrasatekoa FLL Euskadiko finalaren hiru egoitzetako bat izango da, eta finala bere osotasunean Twitch plataformaren bitartez zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango da, maiatzaren 8an 16:00 eta 17:30ak bitartean. Honako lotura honen bitartez egin ahal izango da jarraipena:

https://www.twitch.tv/flleuskadi

Zuzeneko emanaldi honek FLL Euskadi osatzen duten hiru guneekin (Arrasate, Deustu – Bilbo, Donostia) zuzeneko konexioak izango ditu bestelako sorpresa ezberdinez gain. Bilboko egoitzan Deustuko Unibertsitatea izango da eragile nagusia, eta Donostian aldiz Fomento San Sebastian, eta bertatik ere FLL Espainia finalera sailkatuko diren taldeak irtengo dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen