Jarduera sozioekonomikoak 21.00etarako amaitu beharko dira, eta ostalaritza itxi beharko da

0
771

Etxeratze-agindua 22:00etara aurreratuko da. Neurri hauek larunbatean jarriko dira indarrean.

Soilik gasolindegiak eta botikak egon ahalko dira zabalik 21:00etatik aurrera. Etxeratze agindua ordubete aurreratuko da, eta ondorioz pertsonen zirkulazioa mugatuko da gaueko 22:00etatik goizaldeko 6:00etara.

Jatetxeak eta tabernak itxi beharko dira, baina etxez etxeko otorduak prestatu ahal izango dira, edo aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Kanpoan geratzen dira laneko jantokiak, jantoki sozialak eta eskola-jantokiak.

Kultur ekitaldi guztiak 21.00ak baino lehen amaitu beharko dira.

Taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da, profesionalak edo erdi-profesionalak izan ezik.

Joko- eta apustu-establezimenduak itxi dira. Garraio publikoaren zerbitzu berantiarrena 22:30ean izango da. Neurri hauek guztiak larunbatean jarriko dira indarrean.

“Zentzuzkoa denez, aurreikuspen hori etengabe baloratuko da, bilakaera epidemiologikoaren arabera. Merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren arloko laguntzak aztertu ditugu. Egun dauden laguntzek indarrean jarraitzen dute eta laguntzen jarraituko dugu “

Iñigo Urkullu: “Neurri horiek zorrotz betetzea eskatzen dugu. Ezinbestekoa da zorrotz jokatzea Gabonetara ahalik eta baldintza onenetan iritsi ahal izateko. Helburu partekatua da. Ahalegin kolektiboa egiteko deia egiten dut”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen