Kardioko instalazioak ez dute erabilera handia erregistratu baina kanpoko instalazioak ordea bai
Aste honetako irekieraren ostean, Arrasateko herritar batzuk Musakola kiroldegiko kirol instalazioak erabiltzen hasteko animatu dira. Kardioan aritzeko egokitutako aretoa oraindik asko erabiltzen ez den arren, arrasatear batzuk Padel eta teniseko instalazioak erabiltzera animatu dira.
Kiroldegiko arduradunek adierazi dutenez, egun hauetan jarduera handirik ez badago ere, datozen egunetan instalazioen erabilera pixkanaka igotzea espero dute: “Gaur dozena erdi erreserba izan ditugu eta aurreko egunotan batez bestekoa antzekoa izan da”.
