Komertzioa eta ostalaritza 19:00etan, eta herriak ixtea planteatu du Jaurlaritzak

0
1783

Era berean, etxeratzeko agindua 20:00etara aurreratzea planteatu du, eta elkartu ahalko diren pertsonen kopurua laukoa izatea, bizikideak ez ezik.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du zer proposamen aurkeztu dituen espainiar Gobernuarekin eta autonomia erkidegoekin egin duen bileran:

  • Establezimendu guztiak eta jarduera guztiak 19:00etarako bukatzea.
  • Salbuespenak: botikak eta auto gidariei zerbitzua emateko errepideko guneak.
  • Etxeratze-agindua 20:00etara aurreratzea.
  • Herriak perimetralki ixtea.
  • Espazio publiko zein pribatuetan, bizikideez aparte, gehienez ere lau pertsonako taldeak egotea.
  • Ostalaritza eta taldekako kirol-jarduerak probisionalki bertan behera uztea.

Neurri hauek ezarriko badituzte, Jaurlaritzak planteatu du neurriak “hamabostean behin” berraztertuko dituela. Printzipioz neurriak “otsail amaiera arte” luzatzea asmo du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen