Janari denden inguruan dago jende gehien kalean, konfinamendu testuinguruan

0
1240

Herritar gehien ikusten dira elikagai saltoki handienetan, Hiper Eroski, Lidl edota Ziorlako MBn esaterako. Bertara sartzeko, herritarrak ilarak egiten ari dira, metro bateko distantziarekin.

Gainera, hipermerkatu eta supermerkatuek prebentzio neurri gehiago jarri dituzte, eta Eroskin adibidez plastikozko eskularruak jarri dituzte bezeroen eskuetan.

Botikak ere denda estimatuenetakoak dira egun hauetan, eta bertan ere gutxienez metro bateko tartea uztea eskatzen ari dira.

Anbulatorioko eta ospitaleko ateak zabalik daude baina bertako arduradunek dei egin dute ez direla printzipioz kontsulta presentzialak egingo.

Lantegi handiak martxan jarraitzen dute, Fagor Ederlanek esaterako. Kooperatiba txikiago batzuek, Ikerlanek adibidez, bere jarduera etea erabaki du.

Orokorrean, kaleetan normalean baino mugimendu gutxiago ikusten da, baina agian ez du konfinamendu zorrotz batek izan lezakeen itxura.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen