JAMEko obra, 3. atzerapeneko epea pasata, “azken erremateekin” dabil

0
559

Enpresak “abuztuaren 16an” Juan Arzamendi Musika Etxerako obrak amaituko zituela iragarri zuen. Moyua enpresaren atzerapen hori Udal-plenoaren gehiengoak onartu zuen.

Gaur, abuztuak 17 ditu, baina oraindik langileak lanean ikusten dira Aprendices eraikinaren barruan nahiz kanpoan. Udal-gobernuak gaur adierazi du obra “azken erremateekin” dabilela.

Juan Arzamendi Musika Etxeak etorkizunean Arrasate Musikalen eta Goikobaluren egoitzak hartuko ditu, baita bestelako hainbat kultur ekitaldi ere.

Erlazionatutako albistea:

Moyuari 3. atzerapena onartu dio Plenoak, balizko “zigorraz” abisatuz

2022ko uztailaren 20an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen