JAME ondoko haur-parkea berritzen ari dira 2023ko “apirilean” bukatzeko

0
645

Udal-gobernuak SUMALIM enpresari esleituak dizkio lanak 99.943,82 euroren truke (BEZ barne). Diseinu berria herritarrek aukeratu zuten. Haur-parke berria “hilabete bat” barru egongo da prest.

Aprendicesko obren ondorioz, ondoko haur-parkea zaharkiturik geratu zen, eta Udalak berri bat egitea erabaki zuen.

Obren aurrekontua iazko uztailean 60.000 eurokoa zen (BEZ barne) baina Udal-gobernuak azkenean erabaki zuen aurrekontua 100.000 eurokoa izatea (BEZ barne).

Ondoren, parte-hartze prozesu bat ireki zuen herritarrentzat, eta arrasatearrek aukeratu zuten ‘Guztiendako jolasa’ izeneko diseinua aplikatzea, 381 botorekin.

Obrak egiteko, Udalak lizitazioa ireki du aurten, eta enpresa bakarra aurkeztu da: Erriberako Tebas-Muru Artederreta herriko SUMALIM SL.

Obrak egitearen truke, Udalak 99.943,82 € ordainduko dizkio (BEZ barne). Lanak abian daude, eta enpresak ziburu haur-parke zaharkitua kendu du. Martxoaren 28tik zenbatzen hasita, lanak amaitzeko “hilabete bateko” epea du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen