Juan Arzamendi Musika Etxerako “zenbait material unitate gehiago edo desberdinak behar dira”, Udal-gobernuak azaldu duenez. Bestalde, Udala, bere jarduerarentzat, ‘Our city our energy’ softwarea erostekoa da, 18.000 euroren truke.
Argazkia: MB artxiboa.
Aprendices eraikina birgaitzeko lanek 8 urte inguru daramatzate, eta azken fase hau hornikuntzarena eta instalakuntzarena da.
Udal-gobernuak otsailean onartu du altzari gehigarri batzuk “ekartzea”, erostea, eta horretarako Udalak 15.869 € (BEZ barne) erabiliko ditu.
Bestalde, Udala, bere barne-jarduerarentzako, ‘Our city our energy’ softwarea erostekoa da, “energiaren eta fakturen gestiorako softwarea”.
Horretarako 18.089’5 € erabiltzea onartu du Udal-gobernuak otsailean. Udal-gobernuak, horretaz galdetuta, adierazi du zenbateko horrek BEZ zerga barne duela. Erreminta informatikoak ondorengoak eskaintzen ditu:
“Jasangarri energetikoari buruzko lege eskakizunei aurre egiteko laguntza ematen du. Gasa, gasolioa, elektrizitatea eta ura kontrolatzeko aukera. Softwarea kostu energetikoak kontrolatzeko, bi APP zerbitzuarekin, bat teknikoek erabili ahal izateko eta bestea biztanleek informazioa jasotzeko aukerarekin”.
Halaber, Udalak azaldutakoaren arabera, “produktibitatearen hobekuntza” dakar, eta “datu askoren analisia (txostenak aurkezteko eta konparazio automatikoak informazio esanguratsua ematen digute erabakiak hartzeko garaian)”.
Udaletxeko softwareari dagokionez, “kalkuluak eta grafikoak automatikoki egiten ditu” eta “erabakiak hartzeko informazioa eskaintzen du”.