JAME ekipatzeko lanek “bi hilabete baino gehiago” iraungo dute

2
838

Udalak esleitu ditu musika-eskolarako altzariak, osagarriak, auditoriaren ekipamendu eszenikoa eta ikusgaleteko ikus-entzunezko ekipamenduaren hornikuntzak. Horretarako 401.250 € ordainduko ditu.

Argazkia: MB artxiboa.

Aurtengo urriaren 5ean Udalak JAME aurkeztu zuen prentsaurrean, obrak ia guztiz amaituta zeudela. Atzo, azaroaren 2an, eraikinaren ekipaziorako kontratazio mahaia egin zuen.

Lehen esleipena altzarien eta osagarrien ingurukoa izan zen, eta NIAP enpresari adjudikatu dio Udalak, 215.587’06 euroren truke, BEZ barne.

Bigarren esleipena auditorioaren ekipamendu eszenikorako egin zen, eta Telesonic jaso zuen, 102.461’81 euroren truke, BEZ barne.

Hirugarrena, ikasgeletarako ikus-entzunezko ekipamenduari zegokion. Esleipen hau ere Telesonicek jaso zuen, 83.208 euroren truke, BEZ barne.

Orain bi enpresek “10 eguneko epea dute kontratua formalizatzeko, eta agiriak aurkezteko. Gero kontratuak sinatuko dira, eta ondoren, 2 hilabeteko epea izango dute gehienez JAME ekipatzeko”.

Aprendiceseko obrak erabat amaituta dauden galdetuta, alkateak prentsaurrekoan erantzun du “nik uste dut baietz, ez dakit, horrek Obretako buru teknikoak jakingo du”.

Obretako zinegotziak prentsaurrekoan argitu duenez “azken ukituak” falta dira, izan ere, “beti horrelakoak izaten dira, Kulturolan gertatu zen bezala”.

Alkateak esan du “nik uste egiteke zegoela eraikinetako ateetan izenak jartzea. Seinalitika bat egin du aparte LKSek, eta Goikobalurekin eta Arrasate Musikalekin partekatu da izenak jartzeko erabakia”.

Adibidez, “gela bati Albina Madinabeitia izena jarri zaio, eta JAMEk halako izen bereziak izango ditu”.

Aprendiceseko obrek zenbait atzerapen izan dituzte, eta Udalak konstruktorari kalte-ordainak eskatu ahal dizkio. Horren inguruan galdetuta, alkateak erantzun du “ez dakidala nola dagoen gai hori”, eta Obretako zinegotziari galdetu dio.

Victoriano Fuentesek argitu du obren zuzendaritzak, hau da, “LKSek txosten bat egin behar duela, eta oraindik ez dugula Udalean txosten hori jaso”.

2 IRUZKIN

  1. Hau da, alkateak, denon diruarekin, milioika euro batzuk, bere obra izarra, eraikin zahar bat berriztea, 8 urte behar izan ditu, 8! Datozen hauteskundeen aurretik inauguratuko denez, berari ez zaio inporta, ez daki, enpresak kalte ordainik ordainduko duen izugarrizko atzerapenagatik. Bere etxean eta bere diruarekin izango bazen jakingo luke, fijo.
    Honekin demostratzen da politiko hauek zein parte hartze gutxi izaten duten benetan proiektuetan, enpresa bat kontratatu, denon diruaz ordaindu eta bukatuta dagoenean argazkia atera. Gestioa zero patatero.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen