Jaizaleko langile batek positibo eman du, eta momentuz itxi behar izan da

1
2085

Tabernako beste langileei ere PCR probak egin dizkiete, eta emaitzen zain daude, koarentenan. Tabernak eta ondoko elkarteak sukaldea konpartitzen dutenez, elkartea ere behin-behinean itxi behar izan da.

Jaizaleko jabetzatik azaldu dute bertako zerbitzari batek orain gutxi positibo eman duela, eta ondorioz tabernako beste langileei ere PCR probak egin dizkiete. Orain koarentenan daude, PCR probetako emaitzen zain. Ondorioz, taberna itxita dago behin-behinean.

Halaber, Jaizaleko sozietatea ere badaezpada itxi behar izan da probisionalki, bai sozietateak bai tabernak sukaldea partekatzen dutelako.

Koarentena gainditu ostean, arauzko protokolo bat aplikatuko dute, Jaizale osoa sakonki garbitzeko eta ateak behar bezala berrirekitzeko. Animo Jaizaleko langile guztiei!

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen