Jaikiren agurra herritarrei [Testua: Jaiki]

4
1170

Goiko portada: Jaiki.

Azken hilabeteotan aurrera eraman dugun hausnarketa sakon baten ondorioz, azken hiru urteotan herrian lan egin duen Jaiki antolakunde lokalak bere ibilbidea amaitutzat eman du, nazio mailako antolakunde desberdinetako militantzia sozialista iraultzailea bultzatzeko.

Izan ere, 2018an Jaiki eratu genuenean, oso bestelakoa zen Euskal herriko egoera, baina azken urteotan sortu eta zabaldu diren alternatiba politiko nazionalek, ezbairik gabe, lehentasuna behar dutela ikusi dugu Arrasaten bertan ere.

Horregatik, 2020ko aurreko aletik hona jorratu ditugun gaiak barnebiltzen dituen dituen aldizkariaren bigarren eta azken alea eman du argitara Jaikik, herriaren aurrean bere ibilbidea eta azken erabakia azaltzeko asmoz. Ale hori hainbat tabernatan nahiz sarean jarriko dugu eskuragai nahi duenarentzat.

Besterik gabe, kalean elkar ikusten jarraituko dugun jakitun, Jaikik agur esaten dio bere jarduera politikoari, bere militantziari emankorragoak izango diren hautu politiko nazionaletan parte-hartzea errazte aldera. Eskerrik beroenak, azkenik, babesa eta elkartasuna erakutsi diguzuen herritar ugariei. Borrokak aurrera darraielako… AURRERA BOLIE!

4 IRUZKIN

  1. Eskerrak zuei, azken hiru urte hauetan Arrasateko herrian egin duzuen lan guztiagatik, herrigintzan, txosna batzordean, problematikei disziplinaz erantzuten, presoen alde, gazteen kriminalizazioaren aurkako kanpaina, apustu etxeen aurrean egin dezuten lana, langile erailak kontuan hartzen eta horren harira kontzentrak egiten eta abarretan ere. Zuek esan bezelaxe herrian utzune bat zegoen eta zuek herrian zegoen utzune hori hartu eta lanean ibili zarete. ESKERRIK ASKO!
    EUSKAL ESTATU SOZIALISTA ERAKI DEZAGUN!

  2. Harro egoteko lana egin duzue herrian azken 3 urteotan. Ibilbide honetan ez zaizkizue oztoporik falta batez ere Arrasateko Sortuk jarri dizkizuenak. Hala eta guztiz aurrera egiten jakin duzue zuen ideiak tinko defendatuz eta poltroneroak bere tokian jarriz.
    Segi borrokan zeukin gaude! Sasi guztien gainetik…!

    • Aupa gaztiok!Segi lanian!Larrei enteretan ez garenontzat, ze oztopo ipini ditxu ba Arrasateko sortuk?

  3. Eskerrik asko Jaiki euskal tradizio bat berpizteagatik: Apaiz baten bueltan gazteak politizatzea. Mila esker eta zorte on zuen ibilbide berrian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen