“1.000 € arteko isun guztiz arbitrarioak jaso dituzte gazteek”

15
2808

Testua eta logoa: Jaiki.

Azken asteburuan Arrasateko hainbat gaztek kaleak bete zituzten gure herrian poliziak darabilen jarrera salatuz. Horren ostean, Arrasateko udal gobernuak, nola ez, enegarren gaitzespen komunikatua atera du.

JAIKI-ko kideok, lehenengo eta behin, adierazen askatasunaren alde kokatuko gara beti, batez ere poliziaren jokabide oldarkor eta harroputza sufritzen duen gazte kolektiboari dagokionez.

Gauza ezaguna da herrian azken hilabeteetan gero eta gogorrago ari direla bai Ertzaintza, bai Udaltzaingoa, arratsalde-iluntze aldera gazte talde bat kalean ikusten duten bakoitzean. Miaketak, mehatxuak, irainak eta 1000 eurorainoko isun guztiz arbitrarioak jaso dituzte gazteek behin eta berriro, gero Arrasateko langile familiek ordaindu behar dituztenak. Ohituta gaude Euskal Herrian horrelako jokabide poliziala ikustera. Azken asteetan, ospetsu egin dira Donostiko kaleetan ikusitako kargak eta jipoiak. Azken batean, normalena da pentsatzea gazteak umiliatzea errazena dela, zer egingo dute ba?

Aipatzekoa da, gainera, Arrasateko udaltzaingoak izan duen aldaketa azken urteotan, batez ere Arkauteko poltsatik kontratatzeko politika hasi zenetik. Jendea harropuzkeriaz eta nagusikeriaz tratatu dute, euskararekiko arduragabekeria eta mespretxua ere erakutsi dute, kartelak jartzen ari zen jendea identifikatzen saiatu dira, eta azken hilabeteotan gazte kolektiboa kriminalizatzen jardun dute inpunitate osoz. Azken batean, nor ausartuko da isunak errekurritzera edo kexatzera, 1000 euroren mehatxua gainean edukita? Adierazgarria, bide batez, gero eta gehiago udaltzaingoak ertzaintzaren menpeko polizia bat dirudiela, beti batera, beti tonu berean, jarrera berberarekin…

Beraz, asteburuan gertatutakoa sintoma bat baino ez da: gazte asko nazkatu egin direlako beti dianan egoteaz, udaltzaingoa eta ertzaintza behin eta berriro gazteak dabiltzen tabernetan mehatxuka sartzeaz eta uneoro uniformeen aurrean burua makurtu beharraz, azken batean terrazetan dauden nagusi guztiek bezala, kalean zerbait hartzen, erretzen edo kuadrillan berriketan egoteagatik, euren ohiko biltokietan.

Zer diote estatistikek? Estatistikek oraingoz diotena da 30-60 urte arteko helduak direla positibo kasu gehienak, ez gazteak. Baina hori berdin da, noski, ze gazteak dira talde babesgabeena, eta Urkullu eta bere enpresari eta burges zirkuluari erraza egiten zaie arreta eurengana desbideratzea, enpresa handiek sortzen dituzten lan baldintzez hitz egiten ez den bitartean. Beraz, gure babesa gazteei, eta gure ardura eskaera batez ere udaltzaingoari. Gazteak zuen herrikideak dira, langile familietakoak. Ez harritu behin eta berriro umiliatuz gero haserratzen badira eta haserre hori publikoki erakusten badute.

Utzi gazteriaren kontra oldartzeari.
Klase elkartasuna gazteekin.

15 IRUZKIN

  1. Ai Jaiki Jaiki!!! Darabilzuen diskurtso infantil eta merke horrekin, ze nolako erantzuna jasoko zenukete zuen horren gustoko den Boliviar Errepublikan? Polizia zeuengana jo eta loreak zein gominolak emango lizkizuekete, ez ala? Zenbat hipokresia!

  2. Gure eskubideak zapalduta ilustran eta isun gutiz abusiboak ikusita, ordua Zen Gure gazteria esnatzea.

  3. Gazte gaixoak… esaten duzuen moduan, nagusiak terrazetan dauden bezela egongo baziren, segurtasun neurriak eta araudia betetzen, poliziak ez liokete isunik jarriko, isunak ez dira arbitrarioak…
    Bidegorritik, Monterronetik etab pasatzea besterik ez dago ikusteko zer egiten dabiltzate gazte gaixo hauek…
    Seguru herriko beste gazte asko ez dituztela isunik jasoko, gauzak Ondo egiten dituztelako, beraz hobe duzue hauek eredu gisa hartzea, eskinetatik negarrez joan beharrean, biktimak izango bazinate moduan…

  4. Nahikoa da Ertzaintzari ta Udaltzaingoari botatako zaborra. Zer suposatzen da dela egokiena? Begiak itxi eta beste alde batera begiratzea? Gogorarazten dizut isunen inguruko araudia ta toque de queda ta horrelako neurriak estatu zentralean hartu dituztela. Estatu zentral hori Non zuen maitasuneko Arnaldito ta Iriarte jaun andreak haien laguntzekin aprobatu dituztela aurrekontu ofízialak!!!!

  5. Hori Tximino, ba dakik ze erantzun jasoko zuten Boliviar Errepublikan? Tropikoan egonda tximinoendako leku aproposa dok, ondo moldatuko hintzeke bertan

  6. Hemen jendeak idealizatuta be badauko ertzaintza eta munizipalak. Nik nire begixekin daukot ikusita zelan ipintzen zotzien multak kuadrillan egotiagaitik edaten ez zabillen jendiai “kalian edatiagaitik”, inguruan batzuk traguakin zazelako. Eta 1000 euro izan die. Eta gazte hoiek bazaukien maskarillia eta dana. Abusuak egon diez eta ez gutxi. Badakit beste bat orma baten kontra euki zauiela munizipalak zapatillak kenduta, goitik behera dana registrau zotziela, baziletan ibili ziela eta gainera multian zain dauela lagunei dana grabatzeko eskatziagatik. Arrasateko gazte kasi danak egon die arriskuan multia jasoteko 20:00tatik aurrera kuadrillakuekin kalian egotiagatik. Ta hori ba. Abusoak egon diezela eta ez gutxi. Ta emuten duzt barreguria entzuten doitenian hobiaua dala klasian 6 ordu egotia jarrita, edo tabernan edo lanian, kalian zutik egotia baino.

    • Munipak eta ertzaintza idealizatutak???? Non??? Gure Arrasaten???? Hori bai txiste ona!!!!! Hemendik telebistara gure bizitza barrez betetzera!!!!
      Ikusi zenuen mutil bati zapatilla barik munipak erregistratzen, baziletan ibiltzeagatik??? Eta zuk esaten duzu idealizatutak daudela?!?!? Enga hombre!!!!
      Gauza bat esango dizut…. lotsagarria da, bizitzen hari garen egoera honetan, gizarte moduan, horrela jokatzea, gure “atzetik” polizia ibiltzea ea ondo egiten ditugun gauzak ikusteko.
      Eta ez…. gazteei bakarrik ez diete isunik jartzen, gauzak gaizki egiten duten hori baizik, gazteak zein helduak!!!!
      Aski da bestei gure akatsak kargatzea….

      • Jode, ba ez badau idealizatuta… ikusi zelan jartzen diezen udaletxekuak, edo zu, edo ertzainak be bai, kotxiak aparkau eta kalian pegatak kentzen…

        Lasaitu erantzun aurretik eta ondo ulertu gauzak, ze nik esan dot munizipalak zabiltzela baziletan mutilai eta gainera jendiai kriston txulerixakin hitzegiten eta hanguei debekatzen gertatzn zana grabatzia.
        Lotsagarrixa da jendia ibiltzia kriterio barik poliziei txaloka. Zer diez? Perfektuak? Iñoiz ez da ikusi polizia bat jendiakin pasetan ezta? Kebaaa!Sin mas… ezbozu gura ez sinistu.

        • Eta inoiz ez da ikusi jendea poliziarekin pasatzen eta denetarik esaten ezta? Eta hauek kriston pazientziakin aguantatzen…
          Denetarik dau alde bakoitzean, baina gauzak gaizki egiten direnean, bakoitzak bere gain hartu behar ditu horrek dakarren ondorioak, eta ez besteei errua bota…
          Arrasaten bizi bazara ikusiko duzu zelan dabitz gazte pila ilunkeran, 4 pertsona baino gehiagoko taldeak, maskarilla barik eta edaten.. hori nik nire begiekin ikusten dut, gero isuna jartzen dietenean kexatuko dira…

        • Bizitzen hari garen eroera hau ikusita, BAI!!! Txalotu eta zaindu behar diegu. Akaso uste duzu egoera hontan, holako lana erraza izango dela??? Beti, poliziari errua botatzen, eta gure erruak ikusi barik. Hoberena izango litzake, etxean autokritika pixka bat egitea, eta horrela 600 edo 1000 euroko isunik ez lirateke ailegatuko.
          Akaso ikusi duzu poliziak herritarrei laguntzen??? Keba!!!!
          Akaso ikusi duzu poliziak ikusiarena egiten, isuna jarri beharrean?? Seguru baietz!!!

  7. “Bat era beste”:
    Zergatik esaten duzu isunak gazteei bakarrik jarri zaizkiela?
    Nundik atera duzu datu hori? Edo zure suposizioa da?…

    • Ekarri adibide bat heldu bati horrelako kopuruko isuna jaso duena

      Nik 7 ikusi ditut nire begiekin, denak 17-20 urte artean jarrita

      Ez dut esaten merezitakoak diren edo ez

      Esaten dudana da gurasoek ordainduko duten 600-1000€ Isuna oso altua dala. Bakunetan tranpak egim ditxuztenekin alderatuta zigorra deproportzionala

  8. Nigatik izango bazan 5000 euro jarriko zotzien, zorte ona euki dabe. Urte bat inbiou holan eta ondion ez die enteretan.

  9. Nik be ez dot ezer ulertzen. Urte bete goaz pandemiakin eta arauak barrabil zorrotik pasatzen astebururo, batez ere gazteria. Zela ez da Arrasate izango euskadiko korona tasa altueneko herria.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen