Kartela: Luis Carlos Orduz – Gasteizko Udala.
Jaiak aldatzen joan dira, eta hori guztiz logikoa eta beharrezkoa da, ez baitira alfer-alferrik gizartearen bilakaeraren erakusle zuzena. Ez dago jai egitarauetan borroka librerik, ez dago zezenik, ezta gizabidezko sentsibilitatea min lezakeen ikuskizunik. Baina, bestalde, oso zaila da erakargarritasun berririk sortzea.




